Ondarreta
-
Urtea
2023
-
Azalera
88 m2
-
Kokapena
Donostia
Dotorezia iraungipenik gabe
Denbora laburrean familia horrekin egin genuen bigarren lankidetzan, eskaera argi eta zehatz bat egin ziguten: denborarik gabeko etxe bat sortzea, biltegiratze-espazio ugarirekin.
Nahiz eta gure bezeroak gazteak izan, erreforma hau behin betikoa izatea erabaki zuten. Denboran iraungo zuen espazio bat diseinatzeko eskatu ziguten, moda iragankorrik gabea, denbora pasa ahala nekatuko ez zituena.
Biltegiratzearen garrantzia dela eta, espazioa optimizatzea erabaki genuen, patiora eta komunera ematen zuen logela, pixka bat berkonfiguratuz. Horri esker, bi aldetara emonten zuen armairu bat sortu genuen korridorean zehar, eta horrela, eremu funtzional bihurtu genuen, iragaitzazko espazio bat bakarrik izan beharrean.
Etxebizitzak altuera handirik ez zuenez, ateen markoak kendu eta sabairaino eramatea erabaki genuen. Aukera honek espazioen zabaltasun sentsazioa areagotu zuen. Altzarien, hormen eta sabaiaren arteko tonu-koherentzia ere funtsezkoa izan zen jarraitutasun eta zabalera sentsazio hori lortzeko.
Fitxa teknikoa
ELEMENTUA | MARKA |
---|---|
COCINA | MOBALCO |
LUMINARIA | FOSCARINI |
MOBILIARIO | NOVAMOBILI |
BAÑO | CODIS |
ARTE | IKER |