Kasino

Kasino

  • Urtea

    2024

  • Azalera

    110 m2

  • Kokapena

    Zarautz

Hasiera berri bat

Etxebizitza honetan haurtzaroko etxe bati buelta bat emateaz hitz egiten dugu. Eguneratutako itxura berri bat ematea, bertan biziko den familiaren nahi eta beharren arabera. Obra partziala da, eta belaunaldi berriek hain ahaztuta zuten egurrezko zorua mantendu nahi izan genuen. Zur naturalaren edertasuna ulertzen eta estimatzen dugu, edozein formatutan, eta horri eustea izan zen gure helburua. Ondo dagoenari bigarren bizitza bat emateko filosofia mantendu, eta horrela, gure eraberritze lanetan jasangarriagoak izan.

Sukaldea egongelarekin komunikatu nahi izan genuen. Horretarako, sabairainoko kristalezko ate bat ireki zen, zirkulazio hori errazteko, eta era berean, sukaldeko atea zabaldu zen sarreratik, diseinu bera jarraituz. Mobalcoren sukaldea, beti hain dotore eta noblea, gure filosofia jarraitzen du, naturalki eta mimoz egindako materialekin, zahartze on eta irauntasuna bilatuz, lehen eguna balitz bezala.

Familiak egur naturalaren aldeko apustua egin zuen sukaldean ere. Hau nabarmentzeko, mikrozementuzko zoru bat proposatu genuen, juntak gustatzen ez zaizkienek eta zoru jarraitu baten purutasuna bilatzen dutenek hain gustoko dutena.

Etxebizitzaren egungo armairuak aprobetxatu ziren, ateak lakatuz, eta logeletan ere ideia bera jarraitu zen. Sarrera, etxebizitzaren aurkezpen dena, egur naturalezko bi atebururekin diseinatu genuen, eguneko eta gaueko eremuetara sarbidea ematen dutenak. Horien artean, kantu biribilak dituen armairu bat, etxera iritsi eta ateratzean beroki eta zapata zerbitzua emateko. Korridorearekin batera, ateburu horrek perpendikularrean dagoen armairu handi bat besarkatzen du, familiek beti behar izaten duten espazioa irabaziz.

Logela nagusiko komunean mikrozementua aplikatu genuen, lur bai hormetan, purutasun horren bilaketa eta zurarekiko kontrastea errepikatu zuten, kasu hontan zerbait ilunagoa. Argi orokorrik behar ez den uneetarako komunetan argi txiki bat jartzearen aldekoak gara, erosotasuna ematen duen ilun sentsazio atsegin bat sortuz.

Fitxa teknikoa

ELEMENTUA MARKA
Cocina Mobalco
Comedor Ondarreta / Inclass
Iluminación Vibia / Marset
Baño Codis Bath
Flores y Arte Lila Porosa / Iker García Barrenetxea
Argazkia Nerea Moreno

Títular del toast

Lorem ipsum dolor aemet