Gurmendi
-
Urtea
2023
-
Azalera
61 m2
-
Kokapena
Zarautz
Identitate pertsonala
Etxebizitza honen erronka, etxe konpartimentatu bat espazio ireki eta argi naturalezbetea bihurtzea izan zen. Kasu honetan, neska gazte batentzako proiektua izan da. Bezero honen gustuari esker, tonu bereziagoak sartzera ausartu ginen, eta etxeko espazioa eta argitasuna haundituko zituen berrikuntza bilatu genuen. Helburu horrekin diseinuari ukitu fresko eta modernoa ematen saiatu gera.
Gure lanaren ikuspegi nagusia etxebizitzaren banaketa berriz konfiguratzea izan zen, zabaltasun eta arintasun sentsazioa sortzeko. Argi naturala ahalik eta gehien aprobetxatu genuen, espazio bakoitza diseinatuz, ahalik eta argi gehien jaso dezan.
Akaberei dagokienez, gure bezeroak nahi zuen estetika lortuko zuten materialak eta koloreak kontu handiz aukeratu genituen. Adostutako aurrekontuaren barruan mantenduko ginela ziurtatu ginen, betiere diseinuaren kalitatea arriskuan jarriko ez duten irtenbide praktiko eta errentagarriak bilatuz. Aurrekontuak ez du zertan kalitatea eta diseinua arriskuan jarri.
Azken emaitza gure bezeroaren nortasuna eta gustuak islatzen dituena etxe berritu bat da. Giro argitsu eta modernoa du, txoko bakoitzaz gozatzera gonbidatzen gaituena.
Fitxa teknikoa
ELEMENTUA | MARKA |
---|---|
TABURETEA | ONDARRETA |
SOFA | KRAGELUND |
AULKIAK | TON |
ARTEA | IKER GARCIA BARRENETXEA |