Alde Zaharra
-
Urtea
2024
-
Azalera
79 m2
-
Kokapena
Zarautz
Material nobleen dotorezia
Askotan egiten dugu topo etxebizitza mota hauekin. Egurrezko egitura, korridore luzea, gela txikiak (batzutan leihorik gabe) eta argi naturaleko sarrera txikia. Kasu honetan, bezeroek ahalik eta etekin handiena atera nahi zioten etxeari, espazio dotore eta eroso batean bihurtuz.
Egitura-kontuak zirela eta, ezin genuen eraispen handirik egin,. Beraz, gelen jatorrizko espazioak uztea erabaki genuen, eta parepetan egindako zalaberen bidez argi-sarrera optimizatzea.. Leiho bat ireki genuen egongelatik estudioa izango zenera, eta ate-zuloa ere handitu genuen. Horri esker, anplitude sentsazioa lortzen dugu.
Akaberei dagokienez, eraikinaren egiturak eskaintzen zizkigun eta hainbeste gustatzen zaizkigun material nobleak aprobetxatzen saiatu ginen. Harrizko hormak edo egurrezko bigak adibidez. Hori faktore bereizgarria izan zen, eta nortasun handia eman zion etxeari. Etxebizitza osoko altzariak neurrira diseinatu ziren, integratuta gera zedin eta espazioek zabaltasun sentsazioa irabaz zezaten.
Emaitza espero zena izan zen. Material naturalak protagonista diren etxebizitza goxoa, sartu bezain laster besarkatzen zaituena.
Fitxa teknikoa
| ELEMENTUA | MARKA |
|---|---|
| Comedor | Ondarreta / Akaba |
| Iluminación | Marset / Vibia / Foscarini |
| Baño | Unibaño |
| Flores y Arte | Lila Porosa / Iker García Barrenetxea |
| Argazkia | Nerea Moreno |