Emaitza ezin hobea izan zen etxe hontako biztanleentzat. Espazioen banaketa ia aldatu gabe, etxebizitzaren goxotasuna eta erosotasuna hobetuta nabari da. Horretarako, etxeko lurrerako egur naturala aukeratu dugu. Hormen eta altzarien tonoak aldiz, argiak eta uniformeak. Horrela, zabaltasuna eta harmonia lortzen ditugu. Argiztapenaren bidez, proiektu honen beste helburuetako bat bete genuen. Etxebizitzako gela edo gune desberdinak goxoagoak izan zitezela.
Espazio hilak aprobetxatu genituen, bainurako sarrera integratzen duen armairu zentral bat diseinatuz, baita egur naturalezko pareta banatzaile bat ere, sukaldea modu praktikoagoan diseinatzea ahalbidetu ziguna, eta aldi berean, sukalde eta egongelaren artean jangela bat sortzeko aukera emon ziguna.
Fitxa teknikoa
ELEMENTUA | MARKA |
---|---|
COCINA | MOBALCO |
ILUMINACIÓN | MARSET / SANTA & COLE |
SILLAS | TON |
LIBRERÍA | MOBLES 114 |
SOFA | JOQUER |